Itxi

Txirrindularitza

Kataluniako Volta (5. etapa)

Wouter Poelsek irabazi du bosgarren etapa

Agentziak | Erredakzioa

Dario Cataldo eta Bille Gaetan 11 segundora sartu dira. Nairo Quintanak lider jarraitzen du.

1:06

Wouter Poels holandarrak irabazi du Kataluniako Voltako bosgarren etapa. Lasterketa Rialpen abiatu eta Vallsen amaitu da. Nairo Quintana kolonbiarrak sailkapen nagusiko lehen tokiari eusten dio.

Poels helmugarako 14 kilometrora jo du erasoa eta iheskideak atzean utzi ditu. Hlemugara bakar-bakarrik iritsi da Sky taldeko txirrindularia. Dario Cataldo italiarra (Astana) eta Gaetan Bille belgikarra (Wanty-Groupe Gobert) bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Nairo Quintanak lider jarraitzen du, baina Alberto Contadorrek segundo batean murriztu du kolonbiarrak zuen aldea, Agerreko esprintean denbora-saria lortu ostean.

Movistarreko kolonbiarrak zazpi segundo ateratzen dizkio orain madrildarrari. Richie Porte australiarra, berriz, hirugarren da, 17 segundora.