Itxi

Txirrindularitza

6. etapa

Dauphine Libere: Alberto Contador nagusitu da Alpe D'Huezen

Erredakzioa

Janez Barjkovic liderrarekin batera iritsi da azken metroetara eta Pintokoa azkarragoa izan da esprintean.

Alberto Contadorrek (Astana) irabazi du Dauphine Linereko seigarren etapa. Ez da edozein etapa izan, Alpe D’Huezen bukatu baita Crollesen hasi den 151 kilometroko etapa hau.

Pintoko txirrindularia Brajkovic liderrarekin batera iritsi da helmugara eta azken metroetan esprintean nagusitu da. Hori bai, Radioshackeko txirrindulariak jarraitzen du lidergoan etapa hau bukatu eta gero.

Bihar zazpigarren eta azken etapa egongo da jokoan Allevard les Bains eta Sallanches artekoa (150 kilometro).

6. etapako sailkapena:

.1. Alberto Contador Velasco (ESP) Astana 4.31:01
.2. Janez Brajkovic (SLO) Team Radioshack d.b.
.3. Sylvester Szmyd (POL) Liquigas-Doimo + 00:17.
.4. Jérôme Coppel (FRA) Saur - Sojasun + 00:24.
.5. Jurgen Van Den Broeck (BEL) Omega Pharma + 00:40.
.6. Christophe Moreau (FRA) Caisse d''Epargne + 01:17.
.7. Christophe Riblon (FRA) AG2R La Mondiale + 01:18.
.8. Samuel Sánchez (ESP) Euskaltel - Euskadi + 01:18.
.9. Nicolas Vogondy (FRA) Bbox Bouygues + 01:18.
10. Christopher Horner (USA) Team Radioshack + 01:26.

Sailkapen nagusia:

.1. Janez Brajkovic (SLO) Team Radioshack 24.26:05.
.2. Alberto Contador Velasco (ESP) Astana + 01:41.
.3. Tejay Van Garderen (USA) Team HTC - Columbia + 02:41.
.4. Jurgen Van Den Broeck (BEL) Omega Pharma-Lotto + 03:46.
.5. Nicolas Vogondy (FRA) Bbox Bouygues Telecom + 04:01.
.6. Jérôme Coppel (FRA) Saur - Sojasun + 04:17.
.7. Christophe Riblon (FRA) AG2R La Mondiale + 04:23.
.8. Pierre Rolland (FRA) Bbox Bouygues Telecom + 05:54.
.9. Christopher Horner (USA) Team Radioshack + 06:10.
10. Sylvester Szmyd (POL) Liquigas-Doimo + 06:33.