Itxi

Txirrindularitza

Doha 2016

Castroviejo, dominaren bila

Erredakzioa

Movistar taldeko bi euskal txirrindulariak, Castroviejok eta Ervitik, gaur lehiatuko dira banakako erlojupekoan. 40 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre.

  • Jonatahn Castroviejo. Argazkia: EFE

    Jonatahn Castroviejo. Argazkia: EFE

Jonathan Castroviejo eta Imanol Erviti Movistar taldeko euskal txirrindulariak prest daude gaur Dohako (Qatar) Txirrindularitzako Munduko Txapelketako erlojupekoari ekiteko.

Castroviejok podiumera igotzeko aukerak ditu,eta 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetako arantza kendu nahiko du. Bizkaitarra laugarren izan zen Rion, podiumetik lau segundora geratu ostean. Iragan urteko Munduko Txapelketan, Richmonden (AEB) ere laugarren izan zen, hirugarren postutik hiru segundora geratu ostean. Seigarren Mundiala da Castroviejorentzat eta 40 kilometroko ibilbideak mesede egiten ez dion arren, podiuma lortzeko hautagai nagusietako bat da.

Bestalde, Imanol Ervitirentzat lehen Munduko Txapelketa izango da Dohakoa. Txirrindulari nafarrak debuta egingo du asteazken honetan eta podiumean sartzeko hautagi nagusien artean egon ez arren, ahalik eta postu onena lortzen saiatuko da.

Imanol Erviti 12:58etan hasiko da lehian eta Jonathan Castroviejok 14:06etan ekingo dio erlojupekoari.