Txirrindularitza
Clembuterola zuen
Irunen erosi zen Contadorrek jan zuen haragi-zati kutsatua
Erredakzioa
Horixe adierazi du Jose Luis Lopez Cerronek, Astana taldeari Pauera haragia eraman zionak Tourreko atseden-egunean.
Alberto Contadorrek clembuterolarekin emandako positiboa "haragi-zati batek kutsatua" izan dela adierazi du, Frantziako&' || 'nbsp;Tourrean jandako behi-haragi zati batek zuena. Haragi hori&' || 'nbsp;Jose Luis Lopez Cerron Gaztela-Leongo&' || 'nbsp;Itzuliko zuzendariak eraman zuen Astanako sukaldariak hala eskatuta eta haragi hori Irunen erosi zuen,&' || 'nbsp;Cerronek berak Periodico de Catalunyari eginiko adierazpenen arabera.
Cerronek&' || 'nbsp;Astanako sukaldariak hala eskatuta erosi zuen haragia. Cerron Pauera bidean zen&' || 'nbsp;Tourreko atseden-egunaz gozatzeko eta Irunera sartu zen&' || 'nbsp;Astanako sukaldariak eskatutako haragia erosteko. "Pauen haragia oso txarra zela esan zidan eta posible bazen haragia erosteko eskatu ere;&' || 'nbsp;Frantziako muga pasatu baino lehen erosi nahi nuen eta Irunen egin nuen erosketa", esan du&' || 'nbsp;Cerronek.
Irungo harategi batean erositako haragia&' || 'nbsp;Astanako txirrindulari guztiek jan zuten,&' || 'nbsp;Vinokourovek izan ezik, eta Contadorrek haragi horri leporatzen dio positiboa.