Itxi

Txirrindularitza

Positiboa clembuterolagatik

Alberto Contador: 'Argi dago haragi zati bat jateagatik dela guztia'

Erredakzioa

Alberto Contadorrek positiboa eman zuen Tourrean, baina Pintokoak dio "clembuterol maila oso oso txikia dela".

Alberto Contadorrek postiboa eman zuen Frantziako Tourrean Clembuterolagatik eta honen inguruan mintzatu da Pinton eman duen prentsaurrekoan.

"Argi dago Clembuterol maila oso txikia dela, milioren batera ere ez da iristen. 0,0000000000005eko maila eman dut eta haragi zati bat jan imanaren ondorioa da guztia", argitu nahi izan du Contadorrek.

Pintoko txirrindulariaren ustez "hau guztia akats handi bat da. Uste dut guztia argituko dela, egia aurretik baitaramat".

Contadorrek esan du uztailaren 21ean (Tourreko atseden eguna) haragia jan zuela: "Haragia jan nuen egun horretan. Haragia nork ekarri zuen ere esan dezaket. Jose Luis Lopez Gaztela eta Leongo Itzuliko antolatzaileak ekarri zuen. Guk sukaldari espainiarra daukagu eta berak haragi ona ekartzeko esan zion".

50 pikogramo atzeman zitzaion Contadorri, kantitate oso txikia eta ezertarako baloi ez duena.

"UCIk badaki kasu berezia dela eta aztertu egin behar dute. UCIk eta Munduko Dopinaren aurkako Agentziak kasua argi ikustea nahi dut", gaineratu zuen madrildarrak.

Contadorrek prentsaurrea deitzearen arrazoiak ere eman ditu: "Honetaz hitz egitea erabaki dut Alemaniako telebistak honen berri zuela enteratu naizelako eta ohiartzun handiagoa izan aurretik argitu nahi izan dut gaia".