Txirrindularitza
Larunbat honetan
Euskaltel Euskadik Lonbardiako Giroan emango dio amaiera denboraldiari
Erredakzioa
Italian denboraldi bikainari amaiera borobila ematen saiatuko da talde laranja. Koldo Fernandez de Larrearen ebakuntza, bestalde, ondo atera da.
Euskaltel Euskadik Lonbardiako Giroan (zuzenean eitb.com-en) emango dio amaiera 2010eko denboraldiari. Samuel Sanchez izango da taldeburua. 2006. eta 2009. urteetan bigarren sailkatu zen asturiarra eta 2007.ean hirugarren.
Samuel Sanchezekin batera, eta Alvaro Gonzalez de Galdeanoren agindupean, Juanjo Oroz, Amets Txurruka, Mikel Nieve, Javier Aramendia, Pablo Urtasun, Gorka Izagirre eta Jonathan Castroviejo txirrindulariek hartuko dute parte proban. Denboraldi bikainari amaiera borobila ematen saiatuko da talde laranja Lonbardian. Aurten 17 garaipen lortu dituzte.
Fernandez de Larrea, ondo
Koldo Fernandez de Larreari egindako ebakuntza ondo atera da. Paris-Bourges lasterketako esprintean eroriko larria izan zuen arabarrak.