Itxi

Txirrindularitza

Adierazpenak

Andy Schleck: 'Contador 2010eko Tourraren garailea izango da betirako'

Erredakzioa

Tourreko bigarren sailkatuak ez du nahi palmaresean agertzea Contadorri zigorra jarri diotelako. "Tourra errepidean irabaztea irabazi nahi dut", esan du.

2010eko Frantziako Tourrean bigarren sailkatu zen Andy Schleckek esan du bere ustez "Alberto Contador betirako izango dela 2010eko Tourreko irabazlea" eta ez du garaipena berari ematea nahi azkenean Contador zigortu eta irabazitakoa kentzen badiote.

"Hau ez da modua. Nire izena ager daiteke Tourreko palmaresean, baina ez dut hori irabaztearen esperientzia. Tourra errepidean irabazi nahi dut. Nire ustez, Contador betirako izango da 2010eko Tourraren irabazlea", esan du.

"De Telegraaf" egunkari holandarrari egindako adierazpenetan, Schleckek Contadorren auzia lehenbailehen argitzea eskatu du eta gertatu daitekeenaz ezer gutxi dakiela gaineratu.

"Espainiako Federazioari bidali zaio auzia eta beste batzuek hartu behar dute erabakia. Ez dakit horrek zer esan nahi duen", gaineratu du Schleckek. Datorren denboraldian bere herrialdeko taldean korrituko du, Alberto Contadorren taldea izango den Saxo Bank utzi ondoren.