Itxi

2018/03/30

12:42

Txirrindularitza

Miguel Indurain Saria

Valverde da faborito nagusia, aurten amaiera ezberdina duen lasterketan

Agentziak | Erredakzioa

Proba zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 15etatik aurrera.

  • Simon Yates, 2017ko irabazlea. Argazkia: ETB.

    Simon Yates, 2017ko irabazlea. Argazkia: ETB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alejandro Valverde (Movistar Team) Kataluniako Voltako irabazlea da XX. Miguel Indurain Sariak duen izenik entzutetsuena. Lasterketa larunbat honetan jokatuko dute, 186 kilometro ibilbidearekin. Azken 12 edizioekin alderatuta, probak amaiera ezberdina izango du.

Konkretuki, antolatzaileek Puyko Basikako igoera kendu dute eta, horren ordez, helmuga Lizarrako hirigunean izango da, Inmaculada Paseoan.

Guztira, 17 talde lehiatuko dira eta lasterketa 12:20ean hasiko da Lizarrako Foru enparantzan. Bertan, Jose Miguel Echavarri txirrindulari eta zuzendari ohia omenduko dute. Lasterketa 17:15ak aldera amaitzea aurreikusita dago, Lizarran bertan.

Miguel Indurain saria Itzuliaren atarian jokatuko da. Itzulia apirilaren 2an hasiko da Zarautzen eta etapa bat, apirilaren 5eko erlojuaren kontrakoa, Nafarroan jokatuko da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;