Itxi

Txirrindularitza

Udaberri Klasika 2018

Andrey Amadorrek irabazi du Udaberri Klasika

eitb.eus

Andrey Amador nagusitu da Amorebietako lasterketan eta Movistar taldeko txirrindulari batek laugarrenez jarraian irabazi du proba hau. Valverderek bere taldekidearentzat egin du lan.

2:25

Andrey Amadorrek (Movistar) irabazi du 2018ko Udaberri Klasika, Amorebieta-Etxanon hasi eta amaitu den, eta 171,5 kilometroko ibilbidea izan duen proba. Movistar taldeak laugarrenez jarraian irabazi du lasterketa bizkaitarra.

Udaberri Klasikaren 64. edizioaren lehen kilometroetan sortu da lehen ihesaldia eta lau txirrindulari ibili dira lasterketaren buruan: Gonzalo Serrano (Caja Rural – Seguros RGA), Jordan Arley  Parra (Manzana Postobon), Peio Goikoetxea (Euskadi Fundazioa) eta Artem Samolenkov (Lokosphinx). Movistarrek kontrolpean izan du ihesaldia eta behera bota du, helmugarako 50 kilometro falta zirenean.

Ihesaldia harrapatu eta lasterrean, Autzaganeko (3. maila) igoeran, 20 txirrindulari geratu dira lasterketaren buruan. Taldetxo horretan egon diren Andrey Amadorrek eta Alejandro Valverdek erasoa jo dute Muniketako (2. maila) hirugarren igoeran eta beste txirrindulariek ezin izan dute Movistarrekoen erritmoa jarraitu. Amadorrek eta Valverdek zuloa ireki dute, eta azken metroetara batera iristea lortu dute .

Alejandro Valverdek (Movistar) bere taldekidearentzat egin du lan azken kilometroetan eta garaipena oparitu dio. Bigarren postuan amaitu du. Atzetik etorri den taldetxoari, 3. izan den Wilmar Paredesek (Manzana Postobon) eman dio denbora.