Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

2018/04/07

18:11

Euskal Herriko Itzulia 2021

Azken etapa

Roglicek irabazi du Itzulia, eta Enric Masek azken etapa

Agentziak | Erredakzioa

Mas bakar-bakarrik iritsi da Arrateko igoerara, Mikal Landaren aurretik. Arabarrak bigarren egin du sailkapen nagusian, eta Ion Izgairrek, berriz, hirugarren.

1:43
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Enric Mas Quick-Step Floors taldeko txirrindulariak irabazi du 2018ko Itzuliko seigarren eta azken etapa, 122,2 kilometrokoa, Eibar eta Arrate artean. Sailkapen nagusian, berriz, Primoz Roglic (LottoNL-Jumbo) esloveniarra gailendu da.

Euria izan da eguneko protagonistetako bat, ibilbideko zortzi mendateekin batera. Hasierako kilometroetan erorikoa izan da eta, besteak beste, Roglic liderra harrapatu du. Liderrari kosta egin zaio tropel nagusiarekin berriro bat egitea, baina azkenean faborito guztiekin batera joan da.

Horrez gain, ihesaldi garrantzitsua ere izan da. Hor izan dira Thomas de Gendt (Lotto-Soudal), Enric Mas etapako irabazlea (Quick Step) eta Jasper Hansen (Astana) beste batzuren artean.

Sailkapeneko liderrak, erorikori aurre egiteaz gain, Mikel Landaren erasoei erantzun behar izan die. Arabarra etapa irabaztear izan da, baina esloveniarrak ondo eutsi dio aldeari eta azken garaipena berak eraman du.


  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;