Itxi

Txirrindularitza

Fitxaketa

Izagirre anaiak, Astana taldera

eitb

ETBk baieztatu duenez, Ion eta Gorka Izagirre anaiek Bahrain Merida taldea utziko dute, eta Astana Team taldean arituko dira datozen bi denboraldietan.

  • Los hermanos Izagirre

    Los hermanos Izagirre

ETBk baieztatu duenez, Ion eta Gorka Izagirre anaiek Bahrain Merida taldea utziko dute, eta Astana Team taldean arituko dira datozen bi denboraldietan.

Brent Copeland Bahrain Merida taldeko zuzendari nagusiak elkarrizketa eskaini zion 'Cycling Weekly' hedabideari, eta bertan baieztatu zuen datorren denboraldian bi anaiak ez direla Bahrain Meridan arituko. "Pena da Ion eta Gorka Izagirre galtzea. Oso langileak dira, errespetu handia dute, eta oso gogorrak dira. Hala ere, ez dituzte garaipen asko lortzen, eta horien ordezkariak eskatzen zuena gehiegi zela iruditzen zitzaidan", esan du Copelandek.