Itxi

Txirrindularitza

Zortzigarren etapa

Valverde garaile atera da berriz ere, Peter Sagani sprintean gailenduz

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Movistar taldeko txirrindulariak lehia estua bizi izan du munduko txapeldunarekin batera helmugara bitarteko azken tartean. Bestalde, Ion Izagirre ormaiztegiarrak laugarren egin du.

Alejandro Valverdek, Movistar taldeko txirrindulariak Espainiako Itzuliaren zortzigarren etapan gailendu da, Peter Sagan eskolabkiararri (Bora-Hansgrohe)  sprintean irabaziz. 195,1 kilometroko etapa izan da Linaresen hasi eta Almadenen helmugaratuz.

Valverdek lehia estua bizi izan du munduko txapeldunarekin batera helmugara bitarteko igoerako azken tartean. Gauzak horrela, garaipenarekin batera, sailkapen nagusira begira 10 segundoko saria erdietsi du Movistarreko txirrindulariak.

Bestalde, Ion Izagirre ormaiztegiarrak laugarren egin du Espainiako Itzuliko zortzigarren etapa honetan.