Itxi

Txirrindularitza

2. etapa

Tour Down Under: Ben Swiftek irabazi du etapa eta McEwen, lider berria

Erredakzioa

Erorikoak izan dira protagonista nagusiak azken kilometroetan. Swift esprintean nagusitu da McEwen eta Graeme Brownen aurretik. Gorka Izaguirre hamabosgarren sartu da.

Ben Swiftek (Sky) irabazi du esprintean Tour Down Underreko bigarren etapa (146 kilometro Tailem Bend eta Mannum artean). McEwen (RadioShack) bigarren izan da eta bera da probako lider berria. Hirugarren Rabobankeko Graeme Brown sailkatu da.

Erorikoak izan dira protagonista nagusiak azken kilometroetan. Hiru falta zirenean izan da aurrena (tartean, Cavendish, Goss eta Greipel) eta bigarrena helmugarako 100 kilometroren faltan.

2.etapa:
1 Ben Swift (GBr) Sky Procycling 3:27:44
2 Robbie McEwen (Aus) Team Radio Shack
3 Graeme Brown (Aus) Rabobank Cycling Team
4 Romain Feillu (Fra) Vacansoleil-DCM Pro Cycling Team
5 Jurgen Roelandts (Bel) Omega Pharma-Lotto
6 Francesco Chicchi (Ita) Quick Step Cycling Team
7 Michael Matthews (Aus) Rabobank Cycling Team
8 Denis Galimzyanov (Rus) Katusha Team
9 Francisco Ventoso (Spa) Movistar Team
10 Allan Davis (Aus) Astana

...

15 Gorka Izaguirre (Euskaltel-Euskadi)

Orokorra:
1 Robbie McEwen (Aus) Team Radio Shack 6:44:42
2 Matthew Goss (Aus) HTC-Highroad
3 Ben Swift (GBr) Sky Procycling
4 Andre Greipel (Ger) Omega Pharma-Lotto a 4
5 Mitchell Docker (Aus) UNI SA - Australia
6 Graeme Brown (Aus) Rabobank Cycling Team a 6
7 David Tanner (Aus) Saxo Bank Sungard
8 Mathieu Perget (Fra) AG2R La Mondiale a 7
9 Miguel Minguez (Spa) Euskaltel-Euskadi
10 Simon Zahner (Swi) BMC Racing Team