Txirrindularitza
Elkarrizketa
Quintana: 'Banekien erlojupekoan denbora galduko nuela'
Agentziak | Erredakzioa
Kolonbiar txirrindulariak mendiko etapetan maila eman eta denbora errekuperatu nahi du orain.
-
Nairo Quintana (Movistar)
Nairo Quintana (Movistar) kolonbiar txirrindulariak Torrelavegako erlojupeko etapan faboritoekin denbora galduko zuela bazekiela aitortu zuen etapa amaitutakoan.
Rohan Dennis garaileak baino 2:10 gehiago behar izan zuen ibilbidea egiteko, eta Simon Yates liderrak 42 segundo atera zizkion. Orain, 1:15ra dago sailkapen nagusian.
"Defendatu naizela uste dut. Banekien denbora galduko nuela, baina borrokan egin dut, orain lan egiten jarraitu behar dut hurrengo etapetan, mendiko jardunaldietan", esan zuen Quintanak bart.