Itxi

Espainiako Vuelta 2023

16. etapa

Dennisek irabazi du erlojupekoa eta Simon Yatesek lidertza sendotu du

Erredakzioa

Rohan Dennisek irabazi du 16. etapa, Torrelavegan amaitu den erlojupekoa. Simon Yatesek 7 segundo atera dizkio Valverderi eta 42 segundo Nairo Quintanari. Castroviejo hirugarren izan da.

Rohan Dennisek (BMC) irabazi du 2018ko Espainiako Vueltako 16. etapa, Santillana de Mar eta Torrelavega artean egin den, eta 32 kilometroko ibilbidea izan duen erlojupekoa. Simon Yatesek (Mitchelton Scott) lidertza sendotu du, aldeak handitu baititu sailkapen nagusiko aurkari zuzenekiko.

Dennisek 37 minutu eta 57 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko, eta 50 segundo atera dizkie bigarren izan den Joey Rosskopfi (BMC) eta hirugarren izan den Jonathan Castroviejo (Sky) euskal txirrindulariari.

Faboritoen arteko lehian Steven Kruijswijk (Lotto Jumbo) sailkapen nagusiko hirugarren postuan kokatu da, Nairo Quintana (Movistar) laugarren postura jaitsi delarik. Simon Yatesek 7 segundo atera dizkio Alejandro Valverderi (Movistar).

Britainiarra da sailkapen nagusiko liderra, eta 33 segundoko abantaila du Valverderekiko. Hirugarren postuan da Kruijswijk, liderrarengandik 52 segundora.

Asteazkenean 17. etapa egingo da, Getxon hasi eta Oiz mendian amaituko dena, eta 157 kilometroko ibilbidea izango duena.