Txirrindularitza
Txirrindularitza
Contador auziaren kronologia
Erredakzioa
2010eko uztailaren 25ean Alberto Contadorrek bere hirugarren Tourra. Ordutik hona, gauza asko gertatu dira atzemandako clembuterola dela eta.
- 2010eko irailaren 30a. UCIk Alberto Contadorri behin-behineko zigorra ezarri zion, clembuterol arrastoak aurkitu baitzioten uztailaren 21ean Frantziako Tourrean egindako kontrol batean.
Egun horretan bertan, Contadorrek bere positiboaIrunen erositako haragi-zati bat jateagatik izan zela esan zuen.
- 2010eko urriaren 1a. L''Equipe kirol-egunkari frantziarrak Contadorrek autotransfusioa egin zuela argitaratu zuen.
- 2010eko urriaren 9a. ''Humo'' aldakizariak ere autotransfusioaren teoriari heldu zion, Astana taldeko iturriak aipatuta.
- 2010eko urriaren 9a. Egun horretan ere, Alberto Contadorrek egun horietan agertutako informazioen aurka egingo zuela adierazi zuen.
- 2010eko azaroaren 8a. UCIk Alberto Contadorren aurkako espedientea zabaltzeko eskaera egin zuen, eta Espainiako Federazioaren gain jarri zuen espedientea egitearen ardura.
- 2010eko azaroaren 10a. Contador: "Pozik nago espedientea Espainiako Federaziora heldu delako"
- 2010eko azaroaren 17a. AMAk ez zuen clembuterol arrastorik aurkitu Irungo harategian egindako azterketa batean.
- 2011ko urtarrilaren 26a. Espainiako Txirrindularitza Federazioak urtebeteko zigorra proposatu zuen Contadorrentzat. Txirrindulariari 10 eguneko epea eman zion alegazioak aurkezteko.
- 2011ko urtarrilaren 28a. Prentsa-agerraldi hunkigarri batean, Alberto Contadorrek dopatu izana ukatu zuen.
- 2011ko urtarrilaren 31a. David Etxeberria Contadorren taldekide ohiak, txirrindularia gogor kritikatu zuen Twitter bidez.
- 2011ko otsailaren 8a. Contadorrek datu berriak zituzten alegazioak aurkeztu zituen.
- 2011ko otsailaren 15a. Espainiako Federazioak ez du zigortuko Contador.