Itxi

Txirrindularitza

Eusko Jaurlaritzaren oharra

Contador: Kutsatu bazen, ez zen Euskadiko haragiarekin izan

Erredakzioa

Euskadin saltzen den "haragi guzti-guztiak" kontrolak pasatzen dituela gogoratu eta euskal nekazari eta abeltzainengan uste osoa dutela azpimarratu nahi izan dute.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Lurralde Plangintza sailburuordertzak ohar bat argitaratu du Alberto Contador txirrindulariak esandakoaren harira ( positiboa Irunen erositako haragi zati bat jateagatik eman zuela adierazi zuen Pintokoak). Kutsatu bazen "ez zela Euskadiko haragiarekin izan" dio oharrak.

Euskadin saltzen den "haragi guzti-guztiak" kontrolak pasatzen dituela gogoratu dute eta produktuen segurtasuna bermatzeko lan eskerga egin dutela. Euskal nekazari eta abeltzainengan uste osoa dutela azpimarratu nahi izan dute.