Itxi

Txirrindularitza

Esprintean erorikoa

Andaluziako Itzulia: Koldo Fernandez de Larreak lepauztaia apurtu du

Erredakzioa

Haizeak publizitate pankarta bat bota du txirrindularien gainera laugarren etapako esprinta prestatzen ari zirela.

Koldo Fernandez de Larreak istripu larria izan du Andaluziako Itzulian. Eskuin lepauztaia eta atzamar bat hautsi ditu Euskaltel Euskadiko esprinterrak.

Haizeak publizitate pankarta bat bota du txirrindularien gainera laugarren etapako esprinta prestatzen ari zirela. Erortzean apurtu du lepauztaia Fernandez de Larreak. Urrian ezkerra hautsi zuen eta orain eskuina.