Itxi

Txirrindularitza

Ostegunean izango da

Koldo Fernandez de Larreari ebakuntza egin beharko diote

Erredakzioa

Txirrindulari arabarrari goizean beste esplorazio bat egin diote eta medikuek ebakuntza irtenbide onena dela erabaki dute.

Euskaltel Euskadiko Koldo Fernandez de Larrea txirrindulariak lepauztaia apurtu egin zuen Andaluziako Itzuliko laugarren etapan eta bigarren esplorazio baten ostean, medikuek ebakuntza egitea erabaki dute. Arabarrari ostegun honetan egingo diote ebakuntza Gasteizen.