Itxi

Txirrindularitza

Kolonbiako Tourra

Rigoberto Uran, lehen liderra Education First taldeak erlojupekoa irabazi ostean

eitb.eus

Taldekako erlojupekoa irabazi du Education Firstek. Ondorioz, Rigoberto Uranek jantzi du liderraren elastikoa.

  • Rigoberto Uran eta Education First taldea. Argazkia: EFE

    Rigoberto Uran eta Education First taldea. Argazkia: EFE

Rigoberto Uran da 2019ko Kolonbiako Tourreko lehen liderra, EF Education First taldeak estreinako erlojupekoa irabazi ostean. Hamalau kilometroko ibilbidea izan du Medellinen egin den erlojua kontrako saioak.

Uran taldeburu duen taldeak 8 segundo atera dizkio bigarren izan den Deceunink-Quick Step taldeari. Quick Stepek, Julian Alaphilippe, Bob Jungels edo Maximilliano Richeze bezalako txirrindulari garrantzitsuak eraman ditu Kolonbiako Tourrera. Hirugarren izan da Jonathan Castroviejoren eta Chris Froomeren Sky taldea, irabazlearekiko 10 segundora. Nairo Quintana taldeburu duen Movistar zazpigarren izan da, 44 segundo galduta.