Txirrindularitza
Paris-Niza (3. etapa)
Bennettek irabazi du hirugarren etapa eta Groenewegenek jarraitzen du lider
Erredakzioa
Sam Bennett (BORA - Hnasgrohe) izan da onena hirugarren etapako esprintean. Dylan Groenewegenek (Jumbo Visma) sailkapen nagusiko lidertzari eutsi dio.
Sam Bennettek (Bora Hanshroge) irabazi du 2019ko Paris-Nizako hirugarren etapa, Cepoy eta Moulins-Yzeure artean egin dena (200 kilometro), eta Dylan Groenewegenek (Jumbo Visma) jarraitzen du lider sailkapen nagusian.
Bennett esprintean nagusitu da, Caleb Ewan (Lotto Soudal) eta Fabio Jacobsen (Deceuninck) gaindituta. Ondorioz, Groenewegenen etapa garaipenen bolada ona moztu du. Denboraldiko hirugarren garaipena lortu du Bennettek, San Juango Itzulian eta UAE Tourrean etapak irabazi ostean.
Sailkapen nagusian, Dylan Groenewegen liderrak aldeak mantendu ditu. Michal Kwiatkowski (Sky) da bigarren 6 segundora, eta Luis Leon Sanchez (Astana) hirugarren, 11 segundora.
Etapa esprinterrentzat aproposa izan da, eta aurreko biak baino lasaiagoa. Etapa hasieran erori egin dira Marc Soler eta Ion Izagirre, baina ez dute arazorik izan lasterketan jarraitzeko.