Itxi

Txirrindularitza

Tirreno-Adriatikoa (4. etapa)

Lutsenkok etapa garaipena lortu eta Adam Yatesek lidertzari eutsi dio

Erredakzioa

Alexey Lutsenkok irabazi du laugarren etapa. Ihes eginda iritsi da beste hiru txirrindularirekin. Azken metroetan nagusi izan da Roglicen, Adam Yates liderraren eta Fulgsanen aurrean.

2:56
Adam Yates

Alexey Lutsenkok (Astana Pro Team) irabazi du Tirreno-Adriatikoa lasterketako laugarren etapa, Foligno eta Fossombrone artean egin dena, eta 221 kilometroko ibilbidea izan duena. Adam Yatesek (Mitchelton-Scott) eutsi egin dio lidertzari.

Astana taldeko txirrindulariak gogotik egin behar izan du lan etapa irabazteko. Asko sufritu du, baina azkenean saria jaso du. Negarrez eta erabat minduta gurutzatu du helmuga Lutsenkok.

Etapa, Folignon hautsi da. Hamar txirrindularik ihes egin dute tropeletik, eta hamar minuturainoko abantaila lortu dute. Hala ere, tropela aldeak murrizten hasi da, txirrindulariek igoerei ekin dietenean. Ondoren, Lutsenko jarri da lasterketaren buruan, eta helmugarako 7 kilometro falta zirenean, Primoz Roglicek (Jumbo Visma), Adam Yatesek eta Jakob Fulgsanek (Astana) tropeletik ihes egin dute. Igoera lehen aldiz gainditu otean, jaitsieran erorikoa izan du Lutsenkok, baina, bigarrenez pasa denean, ongi gainditu du jaitsiera.

Azken kilometro t'erdira abantailarekin iritsi da Lutsenko, baina irrist egin, eta Roglicekiko, Adam Yatesekiko eta Fulgsanekiko zuen abantaila galdu du. Lau txirrindulariak bat eginda heldu dira azken metroetara. Roglicek aurrea hartu dio, eta ematen zuen Lutsenkok ez zuela garaipena lortzeko aukerarik izango. Astana taldeko txirrindulariak, ordea, ez du etsi, etapa irabazteko borrokan jarraitu du, eta garaipena eskuratu du.

Adam Yates liderra, hirugarren izan da, eta 7 segundoko abantaila mantentzen du bigarren den Roglicekiko. Gainera, abantaila handitu du (50 segundora) hirugarren postua betetzen duen Tom Dumoulinekiko (Sunweb).


  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena