Itxi

Txirrindularitza

Kataluniako Itzulia

Volta, zuzenean, gaurtik igandera arte

Agentziak | Erredakzioa

Ibilbideak 22 mendate ditu; maila bereziko bi, lehen mailako bederatzi eta hirugarren mailako hamaika. Lasterketa zuzenean emango dute ETBk eta eitb.eus-ek.

  • Movistar taldea jaun eta jabe izan da Voltako azken edizioetan

    Movistar taldea jaun eta jabe izan da Voltako azken edizioetan. Argazkia: Efe.

Munduko txirrindularirik onenetarikoak izango dira Kataluniako Itzulian, Alejandro Valverde azken bi edizioetako irabazleari eta Movistar taldeari hirugarren garaipena lortzea oztopatzeko. Lasterketa zuzenean emango dute ETBk eta eitb.eus-ek.

Volta Movistar taldearen lasterketa kuttuna da, hiru aldiz jarraian gailendu baita bertan: birritan Valverderekin (2018-2017) eta behin Nairo Quintanarekin (2016).

Movistar taldean aritzen ez den txirrindulari baten azken garaipena 2015ean izan zen; Richie Porte gailendu zen orduan. Australiarra Trek-Segafredon dago, eta bera da 99. edizio honetako izarretako bat.

Porterekin batera, tropeleko beste izar handi batzuk izango dira Katalunian; Chris Froome britainiarra eta Egan Bernal kolonbiarra, besteak beste. Voltan parte hartu duen beste edizioetan bezala, Froome kilometro gutxirekin iritsiko da Kataluniara.

Simon Yates Espainiako Itzuliko irabazlea da beste parte-hartzaileetako bat, Adam Yates (anaia) eta Daryl Impey taldekideekin batera. Italiako Giroa prestatzera dator Kataluniara.

Horiekin batera izango dira Dan Martin (2013ko edizioko irabazlea), Enric Mas, Romain Bardet eta Thibaud Pinot. Kontuan izateko moduko txirrindulariak dira guztiak.

Lasterketa martxoaren 25ean abiatuko da, Calellan (Bartzelonan), eta martxoaren 31n amaituko da, Montjuicen, ohiko zirkuitua eginez. Aurten, 22 mendate igoko dituzte: maila bereziko bi, lehen mailako bederatzi eta hirugarren mailako hamaika.

Kataluniako Itzuliko 99. edizioko ibilbidea

- 1. etapa, martxoak 25: Calella - Calella / 164 km

- 2. etapa, martxoak 26: Mataró - Sant Feliu de Guíxols / 166,7 km

- 3. etapa, martxoak 27: Sant Feliu de Guíxols - Vallter 2000 (Setcases) / 179 km

- 4. etapa, martxoak 28: Llanars - La Molina (Alp) / 150,3 km

- 5. etapa, martxoak 29: Puigcerdà - Sant Cugat del Vallès / 188,1 km

- 6. etapa, martxoak 30: Valls - Vila-Seca / 169,1 km

- 7. etapa, martxoak 31: Bartzelona - Bartzelona / 143,1 km