Publizitatea
Itxi

Txirrindularitza

Txirrindularitza

2019/04/20

17:03

Txirrindularitza

Turkiako Itzulia, 5. etapa

Grossschartner austriarra da lider berria, etapa nagusia irabazita

Agentziak | Erredakzioa

Merhawi Kudus azken kilometroan harrapatu eta helmugarako 300 metrora gainditu du.

2:56
Felix Grossschartner
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Felix Grossschartner (Bora -Hansgrohe) da Turkiako Itzuliko lider berria etapa nagusia irabazi ostean, aurtengo bosgarrena. Ibilbidea Kartepen amaitu da, elur artean.

Grossschartnerrek ez dio erantzun Merhawi Kudus eritrearrak amaierarako bi kilometrora egindako erasoari, baina erritmoari eutsi dio eta azken kilometroko pankartaren azpian harrapatu du. Ondoren, helmugatik 300 metrora, Ruandako Itzuliko garailea gainditu eta garaipena eraman du. Bigarren postua Valerio Contirentzat izan da, Kudusen aurretik.

20 txirrindulari inguruk osatutako taldea lasterketa buruan iritsi da azken zazpi kilometroetan. Valerio Contik erasoa jo du amaierarako sei kilometroren faltan, eta haren atzetik atera da Remco Eveneporl 19 urteko belgikarra, Europako eta munduko taxpelduna, erlojuaren contra eta errepidean.

Felix Grosshartner sailkapen nagusiko bigarrena, Conti eta Merhawi Kudus eritrearra. Italiarra atzean geratu da helmugarako 2,5 kilometrora, ondoren Evenepoeli gauza bera gertatu zaio, eta azkenik Grosshartner bera ere atzean geratu da, Kudusen erritmoari jarraitu ezinda.

Hala ere, austriarra berpiztu egin da, Kudus harrapatu eta gainditu du eta azkenean berak eraman du garaipena eta sailkapen nagusiko lidergoa.

Igandean seigarren eta azken etapa jokatuko dute, 160 kilometrokoa. Liderrak 19 segundoko aldea du Contirekin eta 27koa Kudusekin.



  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena