Itxi

Txirrindularitza

Romandiako Itzulia, 4. etapa

Primoz Roglicek lidergoa sendotu du, etapa nagusia irabazita

Agentziak | Erredakzioa

Esloveniarrak 12 segundoko aldea du sailkapen nagusian Rui Costa portugaldarrarekin, eta 16koa David Gaudu frantziarrarekin.

2:37
Roglic

Primoz Roglic esloveniarrak bigarren etapa garaipena lortu du Romandiako Itzulian, etapa nagusian gailenduta. Ondorioz, Roglicek sendotu egin du sailkapen nagusiko lidergoa, aurtengo edizioa amaitzeko igandeko erlojuaren kontrako saioa bakarrik falta denean.

Roglic iazko Romandiako Itzuliko irabazlea azkarrena izan da etapa nagusian. Ibilbideari 70 kilometro kendu dizkiote Col des Mossesen eguraldi txarra egon delako.

Bigarren garaipen honekin, Roglicek 10 segundoko saria jaso du eta, horri esker, lider jarraitzen du sailkapen nagusian. Rui Costa portugaldarra 12 segundora dauka, eta David Gaudu frantziarra 16 segundora.

Romandiako Itzulia igandean amaituko da, Genevan, 16,9 kilometroko erlojuaren kontrako saioarekin.