Itxi

Txirrindularitza

Dauphine 2019

Alaphilippek irabazi du etapa esprint parekatu baten ostean

Erredakzioa

Helmugaratzeko argazkia erabakigarria izan da Dauphineko 6. etapako irabazlea zehazteko, Alaphilippe eta Muhlbergerrek esprint parekatua lehiatu ondoren.

1:50
Alaphilippe suma, por centímetros, la décima victoria de la temporada

Julian Alaphilippek (Deceuninck-Quick Step) irabazi du 2019ko Dauphineko 6. etapa, esprint parekatu baten ostean. Helmugaratzeko argazkia erabakigarria izan da irabazlea zehazteko, Alaphilippe eta Muhlbergerrek (Bora-Hansgrohe) esprint parekatua lehiatu ondoren.

Frantziarrak Gregor Mühlberger austriarrarekin lehiatu du etapa garaipena, 6 ordu baino gehiago errepidean izan ondoren. Alessandro De Marchi (CCC Development Team) hirugarren heldu da helmugara, 23 segundoko tartearekin.

Txirrindulari euskaldunen artean, Gorka Izagirre izan da etapa hoberen sailkatuta amaitu duena. Izan ere, bosgarren amaitu du, eguneko ihesaldian egon ostean.

Pelotoiak, aldiz, ez du etapa garaipena lehiatu eta, garailearekin alderatuta, 6 minutura helmugaratu da.

Beraz, sailkapenen nagusian ez da aldaketa nabarmenik izan. Adam Yatesek lehenengo postua mantentzen du (Mitchelton-Scott), 4 segundora Dylan Teuns belgikarra (Bahrain) eta 6 segundora Tejay Van Garderen (Education Firs) amerikarra daude. Nairo Quintana (Movistar) kolonbiarra hamargarren sailkatuta dago, 40 segundora.

Larunbat honetan, Saint-Genix-les-Villages eta Les Sept Laux-Pipay arteko 7. etapa izango dugu (133 km). Txirrindulariek hiru mendate handi igo beharko dituzte eta, gainera, kategoria bereziko mendatean amaituko dute etapa.