Txirrindularitza
Poloniako Itzulia (5. etapa)
Mezgecek irabazi du bosgarren etapa eta Ackermannek lider jarraitzen du
Erredakzioa
Luka Mezgecek (Mitchelton-Scott) lortu du etapa garaipena, eta bigarren kokatu da Pascal Ackermann (BORA-Hansgrohe) buru duen sailkapen nagusian.
-
Luka Mezgec, Poliniako Itzuliaren 5. etapako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Luka Mezgec (Mitchelton-Scott) izan da Poloniako Itzuliko bosgarren etapako irabazlea, azken metroetan Eduard Prades (Movistar) menderatuta. Sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du Pascal Ackermannek (BORA-Hansgrohe).
Poloniako Itzulia 'normaltasunera' bueltatu da, asteleheneko etapan Bjorg Lambrecht hil eta asteartean Lambrechten omenez etapa neutralizatua egin ostean. Bosgarren etapan, Mezgec izan da azkarrena, eta Ackermann liderrarekiko lau segundora kokatu da sailkapen nagusian.
Eduard Pradesek ere etapa bikaina egin du. Ondorioz, kataluniarra sailkapen nagusiko 19. postutik 4.era pasatu da, eta liderrarekiko 18 segundora dago. Ben Swift (Team Ineos) izan da hirugarren, eta sailkapen nagusiko 8. postutik 3.era igo da.