Itxi

Txirrindularitza

San Juaneko Itzulia, 6. etapa

Stybar gailendu da Villicumen eta Evenepoelek eskura dauka garaipen osoa

Agentziak | Erredakzioa

Euskadi Fundazioko Jokin Aranburu eguneko ihesaldian sartu da, Christofer Juradorekin eta Veljko Stojnicekin batera.

  • Stybar, 6. etapako podiumean

    Stybar, 6. etapako podiumean. Argazkia: Efe.

Zdenek Stybar txekiar beteranoa gailendu da San Juan Villicum belodromoan eta berak eraman du San Juaneko Itzuliko seigarren etapako garaipena. 34 urteko txirrindulariak erasoa jo du helmugarako 400 metrora eta ezustean harrapatu du Remco Evenepoel liderraren talde nagusia.

Txirrindulariek tenperatura altuei aurre egin behar izan diete jardunaldi osoan; irteeran, adibidez, 40 gradutik gora izan dituzte.

Lasterketak hiru protagonista izan ditu lehen kilometroetan: Euskadi Fundazioko Jokin Aranburu, Panamako selekzioko Christofer Jurado era Vini Zabu KTM taldeko Veljko Stojnic. 20. Kilometroan talde nagusitik alde egi dute eta 4 minutu eta 25 segundoko aldea ere izan dute.

Baina tropel nagusiak helmugarako 17 kilometrora harrapatu ditu. Taldea bat eginda iritsi da azken kilometroetara eta azkenean Stybar da etapa garaipena lortu duena.