Txirrindularitza
Abuztuaren 6an
Euskaltel Euskadi Mont Ventouxeko erronkan izango da
eitb.eus
Arkea-Samsic, UAE Team Emirates, Astana, Cofidis, AG2R La Mondiale eta Groupama-FDJ taldeek hartuko dute parte ere.
-
Mont Ventoux
Mont Ventoux Denivele Challengeseko antolatzaileek Euskaltel Euskadi lasterketaren bigarren edizioan parte hartuko duela iragarri du gaur.
Proventzako mendi ospetsua birritan igotzen den proba hori abuztuaren 6an jokatu egingo da.
Euskal taldearekin batera Nairo Quintanaren Arkea-Samsic izan da iragarri dutena. Aurretik UAE Team Emirates, Astana, Cofidis, AG2R La Mondiale eta Groupama-FDJ zeuden baieztatuta. Kolonbiarraren parte-hartzea ez dute ziurtatu eta baliteke taldeburu Warren Barguil frantziarrak izatea.
Mont Ventoux Denivele Challengeseko lehen edizioa Cofidis taldeko Jesus Herradak irabazi zuen 2019an.