Itxi

Txirrindularitza

2020ko egutegia

Euskaltel-Euskadi uztailaren 18an bueltatuko da, Portugalen

eitb.eus

Nazioarteko bigarren mailan debuta egingo du Mikel Landak zuzentzen duen taldeak.

Marea laranjaren kamiseta aurkeztu du Euskaltel-Euskadik

Euskaltel-Euskadik Portugalen jokatuko du aurtengo aurreneko lasterketa, uztailaren 18an, Joaquim Agostinho Sarian hain zuzen ere.

Egutegian planifikatutako azken proba urriaren 12an izango da, Ordiziako Klasikan. Erronka eta helburu asko dituzte, baina abuztuaren 2ko Getxoko Zirkuitua eta Burgoseko Itzulia (uztailaren 27tik, abuztuaren 1era) dira markatutako jomuga garrantzitsuenak. Juanjo Lobatoren abiaduraz baliatu nahi dira garaipenen bat lortzeko.

Jorge Azanza kirol-zuzendaria baikor da, "hain arraroa izaten ari den urtean lehiatzeko gogo handiarekin gaude eta lasterketa bakoitza oso garrantzitsua izango da guretzako, batez ere etxetik gertu daudenak".

Mikel Landa (Baharain-McLaren) da taldeko presidentea eta aurten Kontinental Profesional mailan (nazioarteko bigarren mailan) debuta egingo duen taldearentzat ametsa da bertan izatea.

Euskaltel-Euskadi Frantziako, Espainiako, Italiako, Portugaleko eta Kroaziako lasterketetan hartuko du parte.