Txirrindularitza
UCI World Tour
Poloniako Itzuliko etapa guztiak 'ateak itxita' jokatuko dira
Agentziak / Erredakzioa
Etapa hasierak eta amaierak jendearentzat itxita egongo dira, osasun krisiaren ondorioz. Itzulia abuztuaren 5tik 9ra bitartean izango da.
-
Poloniako Itzulia: Argazkia: EFE
Poloniako Itzuliaren 77. edizioko etapa guztiak 'ateak itxita' jokatuko dira. Lasterketako etapa guztien hasierak eta amaierak jendearentzat itxita egongo dira, osasun krisiaren ondorioz.
'Babes eta osasun arrazoiak direla eta, eta baita pandemiaren eraginez sortu diren murrizketa eta baldintza berriak direla eta, lasterketaren arauak aldatzea erabaki dugu', azaldu du lasterketako antolatzaileak.
Bestalde, aurtengo Poloniako Itzulian txirrindulari hauek izango dira: Besteak beste, Rafal Majka (BORA-Hansgrohe), Jakob Fuglsang danimarkarra (Astana) eta Remco Evenepoel belgikarra (Deceuninck-Quick Step).