Itxi

Txirrindularitza

Azken etapa

Beijingeko Tourra: Tony Martinek irabazi du aurreneko Txinako itzulia

Erredakzioa

David Millarren aurretik irabazi du itzulia txirrindulari alemaniarrak. Igor Antonek mendiko sailkapena irabazi du eta azkenengo etapa Denis Galimzyanoventzat izan da.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Tony Martin alemaniarrak (HTC Highroad) irabazi du Beijingeko Tourra, David Millar (Garmin Cervelo) eta Christopher Froome (Sky) gaindituta.

Martinek 17 segundo atera zizkion itzuliaren hasieran David Millar britainiarrari eta azken etapara arte aldea mantentzea lortu du erlojupeko munduko txapeldunak.

Azkenengo etapa Denis Galimzyanov errusiarrak eskuratu du esprintean. Katusha taldeko esprinterraren atzetik Juan Jose Haedo (Saxo Bank) argentinarra eta Elia Viviani (Liquigas) italiarra sailkatu dira.

Igor Anton (Euskaltel-Euskadi) bizkaitarrak medniko sailkapena irabazi du.

- Bosgarren etapako sailkapena:

.1. Denis Galimzyanov (RUS/ Katusha) 2h19:44
.2. Juan Jose Haedo (ARG/Saxo Bank) d.b.
.3. Elia Viviani (ITA/Liquigas) d.b.
.4. Matteo Trentin (ITA/Quickstep) d.b.
.5. Davide Appollonio (ITA/Sky) d.b.
.6. Francesco Chicchi (ITA/Quickstep) d.b.
.7. Heinrich Haussler (AUS/Garmin Cervelo) d.b.
.8. Giacomo Nizzolo (ITA/Leopard) d.b.
.9. Alexander Kristoff (NOR/BMC) d.b.
10. Sebastien Hinault (FRA/AG2R) d.b.

- Sailkapen nagusia:

.1. Tony Martin (GER/HTC-Highroad) 13h39:11
.2. David Millar (GBR/Garmin Cervelo) + 17
.3. Chris Froome (GBR/Sky) + 26
.4. Stephen Cummings (GBR/Sky) + 35
.5. Olivier Kaisen (BEL/Omega Pharma-Lotto) + 39
.6. Luis Leon Sanchez (ESP/Rabobank) + 41
.7. Jean Christophe Peraud (FRA/AG2R) + 43
.8. Andriy Grivko (UCR/Astana) d.b.
.9. Dario Cataldo (ITA/Quickstep) d.b.
10. Niki Terpstra (HOL/Quickstep) + 46.