Itxi

Txirrindularitza

Lieja-Bastogne-Lieja

Helmugako argazkiak garaipena eman dio Primoz Roglici

Agentziak / Erredakzioa

Esloveniarrak irabazi du esprintean, nahiz eta helmugan Julian Alaphilippek garaipena ospatu.

  • Primoz Roglicek azken metroetan irabazi dio Julian Alaphilipperi. Argazkia: EFE

    Primoz Roglicek azken metroetan irabazi dio Julian Alaphilipperi. Argazkia: EFE

Primoz Roglicek (Jumbo-Visma) irabazi du Lieja-Bastogne-Lieja 2020, helmugako argazkiak erabakita. Izan ere, esloveniarrak azken metroetan irabazi dio garaipena ospatu duen Julian Alaphilipperi (Deceuninck-Quick Step). 

Munduko txapeldunak eskuan zuen garaipena. Hala ere, Alaphilippe gehiegi fidatu da eta Roglicek gainditu du, azken metroetan.

Atzetik, Marc Hirschi (Sunweb), hirugarren, Tadej Pogacar (UAE), laugarren eta Matej Mohoric (Bahrein-McLaren), bosgarren, sailkatu dira.