Itxi

Txirrindularitza

Vuelta (13. etapa)

Roglicek liderraren elastikoa jantzi du, erlojupekoa irabazita

Erredakzioa

Primoz Roglicek lortu du garaipena Vueltako 13. etapan. Esloveniarrak segundo bakarragatik gainditu du Will Barta eta 49 segundo atera dizkio ordura arte liderra zen Richard Carapazi.

1:22
Primoz Roglic

Primoz Roglicek (Team Jumbo-Visma) irabazi du Espainiako Itzuliko 13. etapa, Muros eta Ezaro artean egin den 33,7 kilometroko erlojupekoa, eta liderraren elastikoa jantzi du.

Roglicek ondo gorde ditu indarrak azken txanparako, Ezaroko igoerarako, eta amaierako kilometroetan lan bikaina eginda lortu du garaipena. Esloveniarrak segundo bakarragatik gainditu du Will Bartaren (CCC) marka. Roglicek aurtengo Vueltan irabazi duen laugarren etapa da astearte honetakoa.

Etapa honetara arte liderra zen Richard Carapazek (INEOS Grenadiers) 49 segundo galdu ditu Roglicekiko eta liderraren elastikoa erantzi behar izan du. Sailkapen nagusian Primoz Roglic da liderra, 39 segundo ateratzen dizkio bigarren den Richard Carapazi eta hirugarren postuan da Hugh Carthy (Education First), 47 segundora.