Itxi

Txirrindularitza

Vuelta (14. etapa)

Wellensek lortu du etapa garaipena eta Roglicek jarraitzen du lidergoan

Erredakzioa

Tim Wellens nagusitu da Vueltako 14. etapan. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon.

0:47
Tim Wellens

Tim Wellensek (Lotto Soudal) irabazi du Vueltako 14. etapa, Lugo eta Ourense (204,7 kilometro) artekoa, eta Primoz Roglicek (Jumbo Visma) lidergoari eutsi dio.

Wellens belgikarrak aurtengo Espainiako Itzulian lortzen duen bigarren garaipena da asteazken honetakoa, Sabiñanigon bukatu zen etapa ere irabazi baitzuen. Tim Wellens azkarrena izan da azken metroetan, Michael Woods (Education First) eta Zdenek Stybar (Deceuninck) gaindituta.

Faboritoek lasaitasunez hartu dute eguna, eta ez da aldaketarik egon sailkapen nagusiko lehen postuetan. Primoz Roglic da lehen postuan, Richard Carapaz (Ineos) da bigarren 39 segundora, eta Hugh Carthy (EF) hirugarren 47 segundora.