Txirrindularitza
2021ean
Euskadi Fundazioaren emakumeen taldea Kontinentala izango da
eit.eus
Ion Lazkano da kirol-zuzendari berria eta pistan hainbat domina lortu dituen Tania Calvok taldea indartuko du.
-
Tania Calvo
Laboral Kutxa, Euskadi Fundazioaren emakumeen taldea, Kontinentala izango da 2021ean hasiko den denboraldian. Nazioarteko bigarren maila da eta bertan izango da datorren urtean Mikel Landa presidente duen taldea.
Buruan, kirol-zuzendari moduan, Ion Lazkano egongo da. 2016an Lointek eta azken hiru urteetan afizionatuen Fulen zuzendu eta gero bere estreinaldia izango da Kontinental mailan. Nabarmentzekoa da taldera heldu den txirrindulari bat, Tania Calvo. Pistan hiru domina ditu Europa mailan eta Olinpiar Jokoetan parte hartu du gasteiztarrak.
Taldean jarraituko duten emakumeak: Paula Suarez, Ainhize Barrainkua, Nekane Gomez, Elena Cuenca eta Uxue Albizu.
Txirrindulari gazte berriak: Eukene Larrarte, Idoia Eraso, Irantzu Beloki, Garazi Estebez, Usoa Ostolaza eta Xubane Garai.
Mikel Landarentzat oso positiboa da maila aldaketa eta Laboral Kutxari , Orbeari eta Skoda Menabiri eskerrak eman nahi izan dizkie bere babesagatik; beste alde batetik, Lazkanok, etxean jokatu beharreko Itzulia eta Durango-Durango lasterketak izango direla jomuga iragarri du, baina nazioarteko WorldTourreko egutegiko lasterketak ere prestatuko dituztela.