Txirrindularitza
KATALUNIAKO VOLTA
Kataluniako Voltak Euskadi Fundazioa eta Caja Rural gonbidatu ditu
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lasterketaren mendeurrenaren edizioa martxoaren 23tik 29ra bitartean jokatuko da eta bi euskal taldeek maila ona erakutsi nahiko dute, gonbidapenaren keinuari erantzuteko.
-
Michael Mathews 2019ko Kataluniako Voltan
Kataluniako Voltak 100. ediziora gonbidatu dituen sei taldeen izenak ezagutarazi ditu ostiral honetan, eta horien artean daude Euskadi Fundazioa eta Caja Rural-Seguros RGA. Horiekin batera, Burgos-BH (Espainia), Circus-Wanty Gobert (Belgika), Alpecin-Fenix (Belgika) eta Arkéa-Samsic (Frantzia) ere izango dira irteeran.
Lasterketaren kataluniarreko mendeurrenaren edizioa martxoaren 23tik 29ra bitartean jokatuko da, eta, sei talde gonbidatuekin batera, UCI World Team kategoriako talde guztiak izango dira irteeran.
Frantziako Tourraren eta Italiako Giroaren ondoren nazioarteko egutegian ediziorik gehien duen lasterketa da Kataluniako Volta, eta bi euskal taldeek maila ona erakutsi nahiko dute, gonbidapenaren keinuari erantzuteko.
Bestalde, Arkéa-Samsic taldean Nairo Quintana eta Winner Anacona moduko txirrindulariak daude; Circus-Wanty Gobert taldean Danny van Poppel sprinterra, eta Alpecin-Fenix taldean Mathieu van der Poel gaztea.