Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Itzulia, 16. etapa

Cort Nielsen gailendu da Ciudad Rodrigon eta Roglicek sei segundoko saria lortu du

Agentziak | Erredakzioa

27 urteko danimarkarra Primoz Roglic sailkapen nagusiko liderrari gailendu zaio helmugan.

Magnus Cort Nielsen

Magnus Cort Nielsen danimarkarra (Education First) gailendu da Espainiako Itzuliko 16. etapako esprintean. Guztira, 162 kilometrotako ibilbidea egin dute txirrindulariek Salamanca eta Ciudad Rodrigo artean. Primoz Roglic liderrak bigarren egin du eta, horri esker, sei segundoko saria eskuratu du.

Nielsenek lortzen duen hirugarren etapa garaipena da. Beraren eta Roglicen atzetik, hirugarren postuan, Rui Costa portugaldarra sartu da, baina epaileek postu hori kendu diote azken metroetan "bidegabe" aritzeagatik. Ondorioz, hirugarren postu hori Dion Smith zeelandaberritarrarentzat izan da, eta laugarrena, Alejandro Valverderentzat.

Roglic liderra zuhur ibili da azken metroetan eta 6 segundoko saria lortu du bigarren izateagatik, larunbatean Covatilla gainean amaituko den etaparen atarian. Orain 45 segundoko aldea du Richard Carapazekin (Ineos) eta 53koa Hugh Carthyrekin. Dan Martin 1:48ra dago eta Enric Mas 3:29ra.

Larunbateko etapak 178,2 kilometroko ibilbidea du, Sequerosen hasi eta La Covatillan amaituta.