Txirrindularitza
AMAIERA
Primoz Roglic, Espainiako Itzuliaren 75. edizioaren garaile
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Podiumean Richard Carapaz eta Hugh Carthy izan ditu lagun. Pascal Ackermann gailendu da Madrilen jokatu den 18. eta azken etapan.
Primoz Roglic esloveniarrak (Jumbo Visma) Espainiako Itzulia irabazi du bigarren aldiz jarraian. Podiumean Richard Carapaz (Ineos) eta Hugh Carthy (Education First) izan ditu lagun.
Pascal Ackermann (Bora Hansgrohe) gailendu da Madrilen jokatu den Espainiako Itzuliko 18. eta azken etapan. Ibilbideak 139,6 kilometro izan ditu Zarzuelako Zalditegiaren eta Cibeles Plazaren artean. Alemaniarrak Sam Bennet (Deceunick) menderatu du, hiru ordu, 28 minutu eta 13 segundoko denborarekin, batez beste orduko 40,2 kilometro eginda.
Davide Formolo italiarrak (UAE Emirates) hasi baino lehen utzi du txapelketa, Irunetik atera ziren 176etik 142era murriztuz pelotoia.
Roglic, munduko hoberena, norgehiagokako erregularrena izan da, buruarekin lehiatu da, talde on batez babestuta, 4 etapa irabazi ditu, eta horrela, bere aurkari nagusia izan den Carapazi aldea atera dio, garaile bihurtuz.