Txirrindularitza
Kontzentrazioa Derio
Euskaltel-Euskadi astelehenean hasiko da lanean
Erredakzioa
Taldea iazko 20 txirrindulariek eta Ricardo Garciak, Victor Cabedok eta Adrian Saez de Arregik osatzen dute.
-
Euskaltel-Euskadi, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Euskaltel-Euskadi astelehenan hasiko da lanean hurrengo denboraldiari begira. Derioko hotel batean hiru eguneko kontzentrazioa egingo dute eta helburua 2012ko egutegia zehazten joatea izango da.
Euskalteleko taldea 23 txirrindularik osatzen dute. Samuel Sanchez, Igor Anton, Mikel Nieve, Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Amets Txurruka, Ruben eta Alan Perez, Romain Sicard, Gorka eta Ion Izagirre, Ivan Velasco, Pablo Urtasun, Mikel Landa, Pello Bilbao, Mikel Astarloza, Jorge Azanza, Juanjo Oroz, Miguel Minguez eta Pierre Cazaux, Ricardo Garcia, Victor Cabedo eta Adrian Saez de Arregi. Azken hiru hauek aurten fitxatu dite talde laranjak.