Txirrindularitza
Euskaltel-Euskadi
Samuel Sanchezi ebakuntza egin diote eskuineko aldakan
Erredakzioa
Kaltzifikazioak direla eta ebakuntza egin diote Asturiaseko txirrindulariari Gijonen. Euskaltel-Euskadi taldeko liderra atseden hartzeko gaur etxera itzuliko da.
-
Samuel Sanchez. Argazkia: EFE
Asteazken arratsaldean ebakuntza egin zioten Samuel Sanchezi ezker hankako aldakan. Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak kaltzifikazioak izan ditu eskuin aldakan eta Gijoneko Begoña Ospitalean arazorik gabe egin diote ebakuntza. Gaua ospitalean igaro du Asturiaseko txirrindulariak baina gaur etxera itzultzeko moduan izatea espero da.