Txirrindularitza
Proventzako Tourra
Imanol Ervitiren aurtengo lehen lasterketa
EITB MEDIA
Movistar taldearekin Proventzan arituko da nafarra ostegunetik igandera bitartean.
-
Imanol Erviti, Frantziako Tourrean
Imanol Ervitirekin eta Enric Masekin Movistarrek hasiera emango dio 2021eko denboraldiari Proventzako Tourrean. Lasterketa ostegunean hasiko da eta igandean amaitu eta ETB1en eta eitb.eus-en ikusteko aukera egongo da.
Proventzako seigarren edizioa izango da, UCI ProSeries mailakoa eta Frantziako hegoaldean jokatuko den lasterketa lau jardunaldietan.
2020ko Frantziako Tourrean eta Espainiako Itzulian parte hartu zuten Enric Masek, Carlos Veronsk eta Imanol Ervitik hartuko dute parte; ondoan Sergio Samitier, Lluís Mas, Matteo Jorgenson eta aurten fitxatu duten Abner Gonzalez egongo dira.
Probako gakoa Charlet Reynardeko eta Mont Ventouxeko igoeretan egon daiteke; bi jardunaldi gizon azkarrentzat aproposak dira.