Publizitatea
Itxi

2021/03/02

09:27

Txirrindularitza

Aste honetan

Landak eta Bilbaok Laiguegliako Sarian egingo dute debuta

EITB MEDIA

Mikel Landak Industria e Artigianatoko Sari Nagusian errepikatuko du eta Pello Bilbaok Strade Bianchen.

  • Pello Bilbao

    Pello Bilbao

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Mikel Landa eta Pello Bilbao (Bahrain Victorious) txirrindularien debuta aste honetan izango da. Asteazkenean Laiguegliako Sariko 58. edizioan izango dira biak, gainera  Landak Industria e Artigianatoko Sari Nagusian errepikatuko du eta Bilbaok Strade Bianchen.  

Laiguegliako asteazkeneko lasterketan Santiago Buitrago, Eros Capecchi, Sonny Colbrelli, Matej Mohoric eta Domen Novak txirrindulariek osotuko dute Bahrain Victorious taldea.

Larunbatean Strade Biancheren 15. edizioa izango da eta bertan Pello Bilbao eta Matej Mohoric izango dira talde-buru; biekin batera Eros Capecchi, Domen Novak, Mark Padun, Hermann Pernsteiner eta Jan Tratnik izango dira.

Eta azkenik, igandeko Industria e Artigianatoko Sari Nagusian, Mikel Landarekin batera Matej Mohoric, Santiago Buitrago, Eros Capecchi, Mikel Landa, Matej Mohoric, Domen Novak eta Hermann Pernsteiner egongo dira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;