Itxi

Txirrindularitza

15:00etatik

Gaur, zuzenean, Miguel Indurain Saria ETB1en eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

2020an ez zen jokatu pandemiagatik. Aurten 19 taldek hartuko dute parte, horietatik 9 WorldTour dira.

0:56
Indurain Sari Nagusia, gaur, zuzen-zuzenean

Lizarrak Miguel Indurain Sari Nagusia hartuko du gaur, iaz ez bezala, koronabirusaren pandemiagatik. 

UCI 1.Pro kategoria estreinatuko du lasterketak eta 203 kilometroko ibilbidea izango du. Aurten 19 taldek hartuko dute parte eta horietatik 9 WorldTour dira; egun, Euskal Herriko Itzulia bezala, erreferentziazko lasterketa bihurtzen ari da egutegian.

Irabazleen artean izen handiko gizonak daude, tartean, Pedro Delgado, Alex Zulle, Stefano Garzelli, Alejandro Valverde edo Miguel Indurain bera.

Ibilbidea

Helmuga, urtero legez, Inmaculadako Pasealekuan dago, Lizarrako erdigunean. Guztira lau itzuli eman beharko diote zirkuitu bati, tartean Ibarrako hesiari egin beharko diote aurre, %15-eko tarteekin.

Txirrindulariek Bigarren Mailako Eraul eta Lezaun eta Lehen Mailako Guirguillanoko gainak gainditu beharko dituzte ere.