Itxi

Txirrindularitza

ASTURIASKO ITZULIA

Hector Carreterok irabazi du 2. etapa eta Nairo Quintanak lider jarraitzen du

A. A. | EITB MEDIA

Movistarreko txirrindularia izan da azkarrena Cangas del Narceako helmugan izandako esprintean, liderraren aurretik.

  • Hector Carretero garaipena ospatzen.

    Hector Carretero garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Movistar taldeko Hector Carreterok bere ibilbide profesionaleko lehen garaipena lortu du larunbat honetan, Asturiasko Itzuliko etapa nagusia irabazi baitu, Cangas del Narceako kaleetan jokatu den esprintean, Aceboko gaina jaitsi ostean. Bigarren tokian Nairo Quintana kolonbiarra sailkatu da.

Victor de la Parte (Direct Energie) gasteiztarra eta Einer Rubio (Movistar) kolonbiarra igaro dira ihes eginda Aceboko gainetik, eta 8 segundoko aldearekin hasi dute Cangaserako jaitsiera, Quintana (Arkea) liderrak etapa amaiera kontrolpean zuela.

Tropelak, kolonbiarra buru zela, bi iheslariak harrapatu ditu jaitsieraren hasieran, eta Hector Carretero izan da helmugako esprintean nagusitu dena.

Quintana bigarren helmugaratu da, espainiarraren denbora berarekin, eta lidergoari eutsi dio azken etaparen faltan. Cangasetik Oviedora abiatuko da lasterketa (126 kilometro), eta bidean Violeo eta Naranco mendateak gainditu beharko dituzte. Azken horretan egongo da kokatuta helmuga.