Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Txirrindularitza

2012ko aurreneko proba

Euskaltel Euskadik Tour Down Under proban hasiko du denboraldia

Erredakzioa

Ruben Perez, Gorka Izagirre, Pablo Urtasun, Romain Sicard, Ricardo Garcia, Adrian Saez de Arregi eta Victor Cabedo izango dira parte hartzaileak.

  • Euskaltel Euskadi. Argazkia: EFE

    Euskaltel Euskadi. Argazkia: EFE

Euskaltel Euskadik Australian, Tour Down Ander proban, hasiko du 2012ko denboraldia. Talde laranjak aste bat emango du Australian proba prestatzeko asmoarekin, lasterketa hilaren 17an hasiko baita.

Taldea, Ruben Perezek, Gorka Izagirrek, Victor Cabedok, Pablo Urtasunek, Romain Sicardek, Ricardo Garciak eta Adrian Saez de Arregik eratuko dute Iñaki Isasi kirol zuzendariaren gidaritzapean.

Urtarrilaren 15an, talde laranjak Classic Down Under proban parte hartuko du, minbiziaren aurka borrokarako dirua biltzeko helburua duen lasterketan. Euskaltel Euskadi arratsaldean irtengo da Loiuko aireportutik eta larunbatean iritsiko da Adelaidara.