Publizitatea
Itxi

2021/06/04

16:56

Txirrindularitza

Dauphine (6. etapa)

Valverdek erdietsi du etapa garaipena eta Lutsenko da lasterketako lider berria

A. B. E. | EITB Media

Alejandro Valverdek irabazi du Dauphineko 6. etapa, azken metroetan Geoghegan mendean hartuta. Alexey Lutsenkok liderraren elastikoa jantzi du, eta Ion Izagirre bigarren da sailkapen nagusian.

Dauphine
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alejandro Valverdek (Movistar) irabazi du Dauphineko seigarren etapa, ostiral honetan Loriol-sur-Drome eta Le Sappey-en-Chartreuse artean (168 km) egin dena, azken metroetan Tao Geoghegan (Ineos Grenadiers) mendean hartuta.

Aurtengo Dauphineko mendiko lehen etapan, Lukas Postlbergerrek (Bora hansgrohe) agur esan dio lidergoari eta Alexey Lutsenkok (Astana Premier Tech) jantzi du liderraren elastikoa.

Seigarren etapako azken txanpan honetan Movistar taldea ibili da lanean, eta 41 urteko Alejandro Valverdek taldekideen lanari amaiera ezin hobea eman dio, etapa garaipena erdietsita.

Sailkapen nagusiko lehen postuan da Alexey Lutsenko, eta taldekide duen Ion Izagirre (Astana Premier Tech) bigarren postuan da zortzi segundora. Bora hansgrohe taldeko Wilko Kelderman da hirugarren, 12 segundora.

Larunbatean jokatuko da zazpigarren etapa, Saint-Martin-Le-Vinoux eta La Plagne artekoa (171,5 km), eta mendateak izango dira protagonista.

6. etapako sailkapena:

1 - VALVERDE Alejandro (Movistar) 3:52:53

2 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) d. b.

3 - KONRAD Patrick (BORA) d. b.

4 - KELDERMAN Wilco (BORA) d. b.

5 - MAS Enric (Movistar) d. b.

6 - KUSS Sepp (Jumbo) d. b.

7 - LUTSENKO Alexey (Astana) d. b.

8 - HAIG Jack (Bahrain) d. b.

9 - HERMANS Ben (Israel) d. b.

10 - KRUIJSWIJK Steven (Jumbo) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - LUTSENKO Alexey (Astana) 20:52:16

2 - IZAGIRRE Ion (Astana) +8"

3 - KELDERMAN Wilco (BORA) +12"

4 - THOMAS Geraint (INEOS) +13"

5 - VAN WILDER Ilan (DSM) +13"

6 - PORTE Richie (INEOS) +15"

7 - KONRAD Patrick (BORA) +27"

8 - HAIG Jack (Bahrain) +34"

9 - KRUIJSWIJK Steven (Jumbo) +39"

10 - LOPEZ Miguel Angel (Movistar) +42"

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;