Itxi

Txirrindularitza

8. etapa

Porte nagusitu da Dauphineko sailkapen nagusian, eta Padunek irabazi du azken etapa

A. A. | EITB MEDIA

Sailkapen nagusiko lehen euskalduna Ion Izagirre (Astana) izan da, eta zazpigarren tokian sailkatu da, irabazlearengandik 38 segundora.

  • Richie Porte, Alexey Lutsenko eta Geraint Thomas aldamenean dituena.

    Richie Porte, Alexey Lutsenko eta Geraint Thomas aldamenean dituena. Argazkia: EITBren bideo batetik

Richie Porte (Ineos) australiarrak irabazi du Dauphineko Kriteriumaren 73. edizioa. La Léchère-Les-Bains eta Les Gets arteko zortzigarren eta azken etapan (147 km), berriz, Mark Padun (Bahrain Victorious) ukrainarra gailendu da.

Hala, bigarren etapa garaipena kateatu du Padunek eguneko ihesaldian berriro sartut, Joux Planen eta Les Getsen bakarkako erakustaldia eman eta gero.

Txirrindulari ukrainarrak 1:36ko aldea atera die Vingegaard (Jumbo) danimarkarrari eta Konrad (Bora) austriarrari. Sailkapen nagusiko taldea 2:10era iritsi da, Porte bertan zela, aurkariek azken kilometroetan egindako saiakerei eutsirik.

Porte (36 urte) nagusitu da probaren edizio honetan, eta Alexay Lutsenko (Astana) eta Geraint Thomas (Ineos) sailkatu dira ondoren, 17 eta 29 segundora, hurrenez hurren. Miguel Angel Lopezek (Movistar) seigarren bukatu du, 38 segundora, Ion Izagirrerekin (Astana) berdinduta.

Padun, entrando en meta. Foto: Imagen obtenida de un vídeo de EITB
Padun, helmugan sartzen. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako irudia

8. etapako sailkapena:

1 - PADUN Mark (Bahrain) 4:06:49

2 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +1:36

3 - KONRAD Patrick (BORA) m.t.

4 - O'CONNOR Ben (AG2R) +1:57

5 - GAUDU David (Groupama) +2:10

6 - THOMAS Geraint (INEOS) d.b.

7 - LUTSENKO Alexey (Astana) d.b.

8 - PORTE Richie (INEOS) d.b.

9 - HAIG Jack (Bahrain) d.b.

10 - MARTIN Guillaume (Cofidis) d.b.

-----------------------------------------

Sailkapen nagusia:

1 - PORTE Richie (INEOS) 29:37:05

2 - LUTSENKO Alexey (Astana) +0:17

3 - THOMAS Geraint (INEOS) +0:29

4 - KELDERMAN Wilco (BORA) +0:33

5 - HAIG Jack (Bahrain) +0:34

6 - LÓPEZ Miguel Ángel (Movistar) +0:38

7 - IZAGIRRE Ion (Astana) d.b.

8 - O'CONNOR Ben (AG2R) +0:47

9 - GAUDU David (Groupama) +1:12

10 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) +1:57