Itxi

Txirrindularitza

Ostiralean

Pello Bilbao, faborito Espainiako Erlojuaren kontrako Txapelketan

EITB Media

Gernikako txirrindularia da egungo txapelduna. Ion Izagirre ere onenen artean egotea espero da.

  • Pello Bilbao

    Pello Bilbao

Ostiral honetan jokatuko da 2021eko Espainiako Erlojuaren kontrako Txirrindularitza Txapelketa Alacanten, Busot herrian (12:30).

Bi ziklista dira faborito nagusiak. Batetik, Pello Bilbao dago (Astana taldeko gernikarra aurten garaipena errepikatzeko moduan izan daiteke), eta, bestetik, Luis Leon Sanchez (Pelloren taldekidea) dugu.

Horiez gain, oso maila ona eman dezakeen beste txirrindulari bat Ion Izagirre izan daiteke. Ormaiztegikoak 2016an irabazi zuen proba hau, eta Dauphine Kriteriumeko erlojupekoan bigarren egin berri du.

Lasterketak 32 kilometroko ibilbidea izango du, eta Busotetik abiatu eta bertan izango du helmuga.