Txirrindularitza
3. etapa
Greipelek Tour Down Underreko lidergoa berreskuratu du
Erredakzioa
Alemaniarrak esprint estua izan du Bielorrusiako Yauheni Hutarovichekin. Hirugarren postuan Edvald Boasson Hagen norvegiarra sailkatu da.
-
Andre Greipel. Argazkia: EFE
Andre Greipel alemaniarrak Tour Down Underreko lidergoa berreskuratu du hirugarren etapan garaipena lortuta (134,5 kilometro Unley eta Victor Harbour artean).
Lotto-Belisol taldeko txirrindulariak esprint estua izan du Bielorrusiako Yauheni Hutarovichekin. Hirugarren postuan Edvald Boasson Hagen norvegiarra sailkatu da.
Gauzak horrela, Greipel dago sailkapen nagusiko lidergoan. Zortzi segundora Martin Kohler eta hamabira Rabobankeko Michael Matthews.
3. etapa:
1. Andre Greipel (ALE/Lotto-Belisol) 3:21:55.
2. Yauheni Hutarovich (BLR/FDJ - BigMat) d.b.
3. Edvald Boasson Hagen (NOR/Sky) d.b.
4. Mark Renshaw (AUS/Rabobank) d.b.
5. Robbie Mcewen (AUS/GreenEDGE) d.b.
6. Jacopo Guarnieri (ITA/Astana) d.b..
7. Heinrich Haussler (AUS/Garmin-Barracuda) d.b.
8. Daniele Bennati (ITA/RadioShack-Nissan) d.b.
9. Manuel Belletti (ITA/AG2R) d.b.
10.Christopher Sutton (AUS/Sky) d.b.
Orokorra:
1. Andre Greipel (ALE/Lotto-Belisol) 11:54:52.
2. Martin Kohler (SUI/BMC) 8.
3. Michael Matthews (AUS/Rabobank) 12.
4. Thomas De Gendt (BEL/Vacansoleil - DCM) 14.
5. Simon Gerrans (AUS/GreenEDGE) 16.
6. Jan Bakelants (BEL/RadioShack-Nissan) d.b.
7. Edvald Boasson Hagen (NOR/Sky) d.b.
8. Eduard Vorganov (RUS/Katusha) d.b.
9. Rohan Dennis (AUS/UNI SA - Australia) 17.
10.Xavier Florencio (ESP/KATUSHA) 20.